Federatzea

Burumendi Mendizale Elkarteak, besteak beste, bazkideoi eskeintzen dizuen zerbitzuetako bat federatu lizentziaren tramitazioa da.
Mendizalea bazara, federatua egotea komeni zaizu. Beste zenbait abantailez gain, mendian izandako istripuen aurrean babestua egongo zara aseguru batekin.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: Espaiņiar estaturako estaldura derrigorrezkoa da, aukeran berriz Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako estaldurak daude mailakatuta, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean.
  • Jardueretakoak: Oinarrizko estaldura (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar) derrigorrezkoa da eta aukerakoak alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa dira.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.
Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira, noski.
Ikusi: 2016ko Bazkide eta Federatu lizentzien tarifak