Mikel Arrizabalaga ( Sua Edizioak) Euskal Herria 56 ibilbide xendazaleentzat
Liburu honek Euskal Herrian zehar eramango gaitu
paraje ederretan barrena, xendazaleen neurriko
56 ibilbiderrekin. Orrialdeotan zain ditugu itsaldeko
talaiarik ederrenak, oihan sarriak, ibaiak eta aintzirak,
ur-jausiak eta padurak, mendiak eta haitzarteak,
gazteluak, ermitak eta megalitoak. Alegia, esku- eskura
jartzen dizkigu gure herria goitik behera ibiltzeko eta
ezagutzeko desnibel gutxiko ibilbide ez oso luzeak,
Euskal Herriko herraialde guztietan zehar.
Gipuzkoako Mendizale Federazioak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromiso argia du federazioko esparru guztietan. Izan ere, tradizioz, esparru maskulinoa izan da mendizaletasuna, eta emakumeek ez dute sarbide erraza izan esparru horretan. Gainera, emakumeen partaidetza baldintzatuta eta mugatuta egon da genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipo eta rolen ondorioz.
Ladis eta Arratek egindako argazkiak dituzue ikusgai.
Mendi irteeretan zuk egindako argazkiek badute leku bat gure web orrian. Emailez bidali dezakezu burumendimendi@gmail.com helbidera.
Horrela argazki galeria bat sortu dezakegu denontzat ikusgai.
Oraingoan Ezkide Agirrebengoak egindako argazkiak dira.
Mikel Arrizabalagak bere blogean argitaratutako
bidezidor interesgarri bezain polita.
Gure inguru hurbilean ibiltzeko hainbat aukera ditugu, beraz etxetik oso gertu ditugunak ezagutzen hasi dezakegu, Debabarrenean hain zuzen ere.
Mutrikuko udalerriari bira ematen dion ibilbide honek, itsasoa eta mendia elkartzen ditu, inguruko auzo, herri eta mendietako paisai aberatsak gure begi aurrean jarriz.






