Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXXIV. Mendizale Helduen Ibilaldia 2020ko URRIAREN 25ean ospatuko da Mutrikun (Gipuzkoan).
Irteera goizeko 8:00etatik 8:30ra bitartean izango da Txurruka Plazatik.
Ibilbideak 15km inguruko luzera izango du eta berau burutzeko 4 ordu eta erdiko iraupena aurreikusten da.
Mutriku→Ondabarro→Ibiri→Abeletxe→Arnoko(kurutzea)→Bandera→Kanpanzar→Ormola→Apain→Kalbaixo→San Juan→Talaixa→Alkolea→Mutriku.
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.
Ibilaldian parte hartzea, mendizale federatuentzat aurreikusita dago, hortaz inskripzioa doakoa izango da hauentzat. Mendizale ez federatuak berriz 5€ ordaindu beharko dute.
Izen-emateak www.burumendi.org web orrialdean egingo da. Urriaren 1etik - 20ra bitartean..
Mendizale ez federatuek diru sarrera ondorengo kontuan egin beharko dute. Ordainketa agirian parte-hartzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira
KUTXABANK ES16 2095 5056 12 1067447648
Epez kanpo ez da izen-ematerik onartuko.
Parte hartzaile guztiek ANEXO_IV_A.pdf dokumentua beteta eta sinatuta entregatu beharko dute ibilaldiaren aurretik irteera gunean.
Antolakuntzak, aurretik Ibilaldiko Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, proba bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
Covid-19a dela eta, antolakuntzak segurtasun protocolo zorrotz bat osatu du, eta hartu beharreko segurtasun neurriak zeintzuk diren partehartzaileei uneoro azalduko zaizkie.
Antolakuntzak eskubide osoa du ibilaldian zehar ateratako argazki guztiak,proba bera ezagutzera emateko erabiltzen diren hainbat hedabideetan erabiltzeko (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)
Deskargarako dokumentuak:
![]() |
ANEXO_IV_A.pdf |