1.- DATA eta ORDUA
2024ko Urriaren 27an ospatuko da Mutrikun (Gipuzkoan).
Irteera eta Helmuga: Txurruka plazan izango da.
Irteera Ordua: goizeko 8:30etan.
2.- IBILBIDEA
Ibilbideak 17km inguruko luzera izango du eta hauek dira igaro-puntu esanguratsuenetako batzuk:
Txurruka Plaza → Ondabarro → Ibiri → Ibiritxo → Agerretxo → Miruaitz → Ziñua → Lete → Mendigain → Kostolamendi → Armetxa → Berrosasi → Bakaiku → Pikupe → Galdona → Santa Elena → Samikolla → Txurruka Plaza
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.
3- PARTE-HARTZEA
Ibilaldian parte hartzea, mendizale federatuentzat aurreikusita dago, hortaz inskripzioa doakoa izango da hauentzat. Mendizale ez federatuak berriz 5€ ordaindu beharko dute.
4.- IZEN-EMATEA
Izen-emateak www.burumendi.org web orrialdean egingo da. Izena emateko azken eguna: Urriak 22
Mendizale ez federatuek diru sarrera ondorengo kontuan egin beharko dute. Ordainketa agirian parte-hartzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira.
*Egunean bertan izen-emateak onartuko dira baina 10€ ordaindu beharko da Federatua izan edo Ez
5. INGURUGIROA
Ingurunea zaintzea guztion bete beharra da, horrenbestez ezingo da zaborrik bota kontrol-guneetatik kanpora. Xede horrekin zabor kontenedore edo poltsak jarriko dira horniketa guneetan.
6. SEGURTASUNA
Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.
7. LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Parte-hartzaileek istripuren bat izan duen edonori laguntza eskeintzearen betebeharra izango dute eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea ere.
8. ERANTZUNKIZUNA
Ibilaldiko batzorde antolatzaileak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero zabarkeriaz edo fede txarrez jokatzen bada; baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere. Horrela bada, parte-hartzaileek euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna izango dute.
9. ARGAZKIAK
Ibilaldiko batzorde antolatzaileak eskubide osoa du ibilaldian zehar ateratako argazki guztiak erabiltzeko, halaber, proba bera ezagutzera emateko hainbat hedabideetan erabiltzen direnak (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)