Araudia

ARNOKO MENDI IBILALDIA

Arnoko Mendi Ibilaldia Burumendi Mendizale Elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldi herrikoia da. Ibilaldi honen helburua mendizaletasuna hedatzeaz batera, inguruko leku eta ibilbideak erakustea da, natura erabat errespetatuz.

1.- DATA eta ORDUA

Arnoko Mendi Ibilaldiaren XVII. edizioa 2023ko ekainaren 4ean ospatuko da Mutrikun (Gipuzkoan).

Irteera eta Helmuga: Txurruka plazan izango da.

Irteera Ordua: goizeko 8.00etan.

2.- IBILBIDEA

Proba hau Mutrikuko herria inguratzen duten bideetatik eta Arnoko tontorra gaindituz igaroko da, 22 kilometroko ibilbidea osatuz eta 969 metroko desnibel metatuarekin.
 

Hauek dira ibilbidearen igaro-puntu esanguratsuenetako batzuk:
Mutriku → San Juan → Kalbaixo → Apain → Arnoko kurutzea → Arnoko aterpea → Ameikutz
→ Kostolamendi → Armentxa → Berrosasi → Santakutz → Pikupe → Galdona → Sta.Elena → Mutriku

3- PARTE-HARTZEA

Ibilaldi honetan parte hartzeko ez da adin mugarik jarriko, partaidetzan bai ordea, 300 mendizaleko muga izango da.

4.- IZEN-EMATEA

Izen-ematea: www.herrikrosa.eus web orrialdean egingo da.

Epea: Maiatzaren 18rarte.

Parte hartze kuota: 12 €.

Behin izena emateko kuota ordainduz gero, proban parte ez hartzea erabakitzen duenari ez zaio dirurik itzuliko.
 

Egunean bertan ere izena eman daiteke. Horretarako izen-emate postu bat jarriko da Txurruka Plazan goizeko 7:30etatik 7:50ra.

Partaide hauek ez dute ezbehar asegururik izango ezta kamisetarik ere eta 15 € ordaindu beharko dute.

5.- HORNIDURAK

Guztira 2 anoa gune atonduko dira helmugakoa barne. Gune guzti hauetan ura eskainiko zaie parte-hartzaileei eta hauetako gune batzuetan, fruta, produktu energetiko, freskagarriak, e.a. gehituko dira. (ikusi profila)

6. SEINALEZTAPENA

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.

7. INGURUGIROA

Ibilaldia, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da, eta hau horrela izanik, ingurunea zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor kontenedore edo poltsak jarriko dira horniketa guneetan. Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen mendizale oro probatik kanporatua izango da.

8. OSASUN-LAGUNTZA

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.

9. SEGURTASUNA

Ibilaldiko Batzorde antolatzaileak, proba, ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du. Era berean, eta eguraldiak hala eskatzen badu, proba bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

10. LAGUNTZA EZBEHARRETAN

Parte-hartzaileek istripuren bat izan duen edonori laguntza eskeintzearen betebeharra izango dute eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea ere.

11. ERANTZUNKIZUNA

Ibilaldiko batzorde antolatzaileak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero zabarkeriaz edo fede txarrez jokatzen bada; baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere. Horrela bada, parte-hartzaileek euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna izango dute.

12. ARGAZKIAK

Ibilaldiko batzorde antolatzaileak eskubide osoa du ibilaldian zehar ateratako argazki guztiak erabiltzeko, halaber, proba bera ezagutzera emateko hainbat hedabideetan erabiltzen direnak (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)

Parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, arau hauek onartuko dituzte. Hemen aurreikusita ez dagoena, Euskadiko Mendi Federazioak, mendi ibilaldietarako duen araudiaren arabera erabakiko da.

 

Edukiak © 2023 Burumendi Mendizale ElkarteaBluekeak egina