Testigantzak

Iepa!!

2.007an izan nuen Arnoko mendi lasterketa egiteko aukera. Zenbat urte pasatu diren eta zenbat aldatu diren gauzak geroztik! Ni orduan hasi berria nintzen lasterketan eta esperientzia oso polita izan zen. Gogoratzen dut oraindik ez nekiela ondo nola korri egin, nola ekin aldapa gogor bati edo zerbait noiz jan behar nuen.
Jendearen animoekin harrituta geratu nintzen, izan ere ni urte batzuk atzerago atletismoan ibilia nintzen eta han ez zegoen horrelakorik. Jai giroa somatzen zen mendian eta asko gozatu nuen ibilbide osoan. Bukaera ere oroitzen dut, helmugarako azken metroetan jendearen txaloak.
Berriro egun hura oroitzean noizbait berriz lasterketa egiteko griña piztu zait!! Ia datorren urtean!!
Zorte on danoi!!!
Oihana Azkorbebeitia
Nire lehen inkurtsioa mendiko lasterketetan. Nere herrian eta hainbeste maite dudan mendi zoragarri bat ardatz duela. Arno

Arnas estulka gailurrean… “Zer demontre nago egiten hemen mendian galduta” inoiz joan ez nintzen abiada batean. Antolatzaileek ipintako ilusioa agerian: markak, kruzeak, jakiak edariak, animoak. 18. Kilometroan Saturarraraetik Santa Elenara malda ikaragarria opari.

Pozarren iritsi Mutrikuko goiko plazara. Ezagutzen ez nituen tokietatik disfrutatu ondoren, esfortzu ikaragarri bat eginda. Lasterketa gogorra bezain polita. Ez det ahastuko. Mila esker Burumenditarrak
Iñigo Agirre
edukiak © Burumendi Mendizale Elkartea 2018creado en Bluekea