Mikel Arrizabalagak Berria egunkarian idatzitako artikulua irakurtzeko aukera duzu.
Gure txikiekin egin daitezken txango egokienak deskribatzen dira atal honetan.
Oraingoan... Aiako Harria.
"Neure buruarekin bakean egoteko aukera eman dit mendiak"
Aitor Manterola Garatek egindako elkarrizketa.
Argazkia: Andoni Canellada/Foku
Bi urteko etena izan ondoren aurten XVI. edizioa ospatuko dugu.
Ekainak 5 an izango da eta parte hartzeko dei zabala egiten dugu hemendik.
Animatu zaitez eta parte hartu. Zatoz Mutrikura !!
Antolakuntza guztiak lana dakarte eta bolondresen laguntza dena ondo irten dadin. Beraz laguntzeko borondatea baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.
Aurtengo edizioan eta berritasun bezala Izena ematerakoan kreditu txartelarekin ordaindu ahal izango da bakarrik. Ez dira diru transferentziarik onartuko.
Soilik mendizaleentzat izen-emate postu bat jarriko da bertan egunean izena eman* ahal izateko goizeko 7.30etatik 7.50etara irteera puntuan(Txurruka plazan).
* Mendizale hauek ez dute ezbehar asegururik izango eta 15€ ordaindu beharko dute.
Gomendioa: lehen bait lehen izena eman. Dirua aurreratzeaz gain ezbehar asegurua bermatuta izango duzue.
2005. urtean,irabazlea izan zen lehenengo edizioan Gasteiztar honek txundituta utzi ginuzen egin zuen erakustaldiarekin, korrika egiteko erarekin eta egin zuen denborarekin.
Arnoko gurutzean egin zuen denbora 00:31:07 oraindik ez du inork hobetu.
Helenak bi aldiz irabazi zuen lasterketa 2005 an eta 2006 an, 2007an ere podiumean egon zen hirugarren postua lortu zuen eta.
Gure Oihanak emakumezkoen kategorian lasterketa gehien irabazi dituena da. 2008,2009,2018 eta 2019an.
Azken urtean Arnoko gurutzean egin zuen denbora ere aipatzekoa da 00:34:58, baita ere berak duela errekorra 1:50:08 denborarekin.
Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta Mendiko Orientazio bi ikastaro daude antolatuta.
Iparorratzez, irailak 24 eta 25 an.
GPSz, urriak 1 eta 2 an.
Oso gomendagarriak biak, mendian ardi galduak bezala ez ibiltzeko.
Argazkia: Ander Zubizarreta.
3D an ikus dezakezu zeharkaldia. Ayvri.com en dugun kontuan.
Argazkia eta artikulua Edu Uribek Berria egunkarian argitaratutakoak dira.