Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXXV. Mendizale Helduen Ibilaldia 2020ko URRIAREN 31ean ospatuko da Mutrikun (Gipuzkoan).
Irteera goizeko 8:00etatik 8:30ra bitartean izango da Txurruka Plazatik.
Ibilbideak 16km inguruko luzera izango du eta berau burutzeko 4 ordu eta erdiko iraupena aurreikusten da.
Txurruka plaza → Ondabarro → Ibiri → Abeletxe → Lekonde → Intrinkulu → Oliturri → Kanpanzar → Apain → Kalbaixo → San Juan → Talaixa → Alkolea → Txurruka plaza.
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.
Ibilaldian parte hartzea, mendizale Federatuentzat aurreikusita dago, hortaz inskripzioa doakoa izango da hauentzat. Mendizale Ez Federatuak berriz 5€ ordaindu beharko dute.
Izen-emateak www.burumendi.org web orrialdean egingo da. Urriaren 1etik - 25era bitartean..
Mendizale ez federatuek diru sarrera ondorengo kontuan egin beharko dute. Ordainketa agirian parte-hartzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira
KUTXABANK ES16 2095 5056 12 1067447648
Egunean bertan izen-emateak onartuko dira baina 10€ ordaindu beharko da Federatua izan edo Ez
Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.
Antolakuntzak, aurretik Ibilaldiko Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, proba bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
Ibilaldiko parte-hartzaileek indarrean dauden segurtasun eta higiene-neurri guztiak beteko dituzte COVID-19ri dagokionez.
Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta antolatzaileei edozein ezbeharren berri ematea.
Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero zabarkeriaz edo fede txarrez jokatzen bada; baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
Antolakuntzak eskubide osoa du ibilaldian zehar ateratako argazki guztiak,proba bera ezagutzera emateko erabiltzen diren hainbat hedabideetan erabiltzeko (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)