Portada

EMAKUMEA ETA MENDIA

Gipuzkoako Mendizale Federazioak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromiso argia du federazioko esparru guztietan. Izan ere, tradizioz, esparru maskulinoa izan da mendizaletasuna, eta emakumeek ez dute sarbide erraza izan esparru horretan. Gainera, emakumeen partaidetza baldintzatuta eta mugatuta egon da genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipo eta rolen ondorioz.

Zubieta - Loitzate txangoaren argazkiak

Ladis eta Arratek egindako argazkiak dituzue ikusgai.

Mendi lasterketen itzalak eta argiak

Unai Ugartemendiak Berria egunkarian argitaratuko artikulua duzue irakurgai.

    «Nik, lasterketa askotan, zabor-biltzaileen sindromea izaten dut. Azkenean, bidean ikusten dudan zabor guztia jasotzen dut. Ezin dut zaborrik ikusi mendian».
    OIHANE AZKORBEBEITIA Mendiko korrikalaria

Argazkia: Idoia Zabaleta/FOKU

Zure argazkiak gure web orrian

Mendi irteeretan zuk egindako argazkiek badute leku bat gure web orrian. Emailez bidali dezakezu burumendimendi@gmail.com helbidera.

Horrela argazki galeria bat sortu dezakegu denontzat ikusgai.

Oraingoan Ezkide Agirrebengoak egindako argazkiak dira.

Ütziagaña, Santa Grazitik

Mendi txikia da, inguruko tontorren arkuarekiko oharkabean pasatzen dena, baina haien gainean ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

Testua eta argazkia: Gorka Lopez.

Artazulgo zintzurra

Ollaran ibarra inguratzen duten mendi ederrez gain, bere altzoan gordetzen du Nafarroak duen iturbururik garrantzitsuenetako bat...

Testua eta argazkia: Mikel Arrizabalaga

Gorosteta eta Oderiaga artean

Gorbeiako mendigunearen ipar-mendebaldean, Itxinako labirinto karstikoaren lur eremuan, gailur batzuk nabarmentzen dira, ingurune naturalaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituztenak: Gorosteta (1.259 m) eta Oderiaga (1.244 m).

Testua eta argazkia: Mikel Arrizabalaga

Laukiztik Butroera

Mikel Arrizabalagak bere blogean argitaratutako

bidezidor interesgarri bezain polita.

Itsaslabarraren sustraiak

Gure inguru hurbilean ibiltzeko hainbat aukera ditugu, beraz etxetik oso gertu ditugunak ezagutzen hasi dezakegu, Debabarrenean hain zuzen ere.

PR-GI 22 Mutrikuko Itzulia

Mutrikuko udalerriari bira ematen dion ibilbide honek, itsasoa eta mendia elkartzen ditu, inguruko auzo, herri eta mendietako paisai aberatsak gure begi aurrean jarriz.

edukiak © Burumendi Mendizale Elkartea 2018creado en Bluekea