Fotos

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXXIX. eta Euskal Mendizale Federazioaren XLIII.

Mendizale Helduen Ibilaldia

 

1.- DATA eta ORDUA

2025eko Urriaren 26an ospatuko da Mutrikun (Gipuzkoan).

Irteera Txurruka plazan izango da eta helmuga berriz Beheko plazan.

Irteera Ordua: goizeko 8:30etan.

2.- IBILBIDEA

Ibilbideak 15km inguruko luzera izango du eta hauek dira igaro-puntu esanguratsuenetako batzuk:

Txurruka Plaza  Ondabarro  Bidekua Ibiri  Ibiritxo  Abeletxe  Apain  Izarre  Kalbaixoko Ermita Urkamendi  Erdikua Sagarmiña(hamaiketakoa)  Bustiñaga  Laizko Arrilabain  Langa  Talaixa  Beheko Plaza

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.

3- PARTE-HARTZEA

Ibilaldian parte hartzea, mendizale federatuentzat aurreikusita dago, hortaz inskripzioa doakoa izango da hauentzat. Mendizale ez federatuak berriz 5€ ordaindu beharko dute.

4.- IZEN-EMATEA

Izen-emateak www.burumendi.org web orrialdean egingo da. Izena emateko azken eguna: Urriak 23

Mendizale ez federatuek diru sarrera ondorengo kontuan egin beharko dute. Ordainketa agirian parte-hartzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira.

     KUTXABANK  ES16 2095 5056 12 1067447648

*Egunean bertan izen-emateak onartuko dira baina 10€ ordaindu beharko da Federatua izan edo Ez

5. INGURUGIROA

Ingurunea zaintzea guztion bete beharra da, horrenbestez ezingo da zaborrik bota kontrol-guneetatik kanpora. Xede horrekin zabor kontenedore edo poltsak jarriko dira horniketa guneetan. 

6. SEGURTASUNA

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.

7. LAGUNTZA EZBEHARRETAN

Parte-hartzaileek istripuren bat izan duen edonori laguntza eskeintzearen betebeharra izango dute eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea ere.

8. ERANTZUNKIZUNA

Ibilaldiko batzorde antolatzaileak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero zabarkeriaz edo fede txarrez jokatzen bada; baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere. Horrela bada, parte-hartzaileek euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna izango dute.

9. ARGAZKIAK

Ibilaldiko batzorde antolatzaileak eskubide osoa du ibilaldian zehar ateratako argazki guztiak erabiltzeko, halaber, proba bera ezagutzera emateko hainbat hedabideetan erabiltzen direnak (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)

edukiak © Burumendi Mendizale Elkartea 2018creado en Bluekea