Bazkidetza / Federatzea

 Bazkidetza

2024ko Burumendi Mendizale Elkarteko bazkide kuotak honako hauek dira:

Haurrak: 4€ (2011/01/01az geroztik jaiotakoak, 13 urtetik beherakoak)
Gazteak: 6€ (2007/01/01 - 2010/12/31 bitartean jaiotakoak, 14-17 urte)
Helduak: 10€ (1960/01/01 - 2006/12/31 bitartean jaiotakoak, 18-64 urte)
Helduak >65: 6€ (1959/12/31 baino lehenago jaiotakoak)

Bazkideek Burumendik antolatutako ekintza desberdinetan abantaila eta deskontuak izango dituzte beask beste.

 

 Federatzea

Federatu lizentzia mendi elkartearen bitartez tramitatzen da.

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.

Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira.

2024ko FEDERATU KUOTAK


HEGO EUSKAL HERRIA
+ ESPAINIAR ESTATUA
HEGO EUSKAL HERRIA
+ ESPAINIAR ESTATUA
+ PIRINIOAK
MUNDIALA
Haurrak22,31€39,73€82,78€
Gazteak27,56€44,98€88,03€
Helduak88,31€105,73€148,78€
Helduak >6565,97€83,39€126,44€

 

GEHIGARRIAKALTALUZAPENA
Espainiar Mendi Fererazioa
(FEDME txartela)
Haurrak1,33€4,83€
Gazteak6,25€9,75€
Helduak13,33€16,83€
Eski alpinoa35,27€38,77€
Snow-a46,78€50,28€
Mendi bizikleta – BTT19,78€23,28€
Espedizioak
(mundialarekin derrigorrez)
1.895,06€1.898,56€

 

PIRINIOAK aukeraren barruan Iparraldeko eta Frantziako Pirinioak, Andorra, Portugal eta Atlas estaldurak sartuta daude.


PYRENAICA ALDIZKARIA  8,36€ (Haurrak eta gazteak aukeran izango dute, gainontzekoak etxe bakoitzean 1 derrigorrez).


edukiak © Burumendi Mendizale Elkartea 2018creado en Bluekea