UMEENTZAT IBILALDIA
Gure neska - mutikoak ere bere aukera izango dute Arnoko Mendi Ibilaldian gurasoen laguntzarekin.
Oso garrantzitsua da kirolak eta mendizaletasunak dituzten baloreak erakustea eta heziketa lana indartzea.
Ibilbidea laburragoa izango da, 2 ordu ta erdikoa eta Pikupetik Txurruka plazaraino mendizale nagusiekin batera joateko aukera izango dute, hori bai abiadura motelagoan.
Irteera goizeko 10 etan izango da Txurruka plazatik.
Lagun agurgarriok:
Denbora da Federazioan berdintasunaren alde lanean ari garela.
Egoeraren diagnosia egin ondoren ekintza planari ekiteko garaia da.
Bide honetan emakumeak* izango dira erreferente eta protagonistak. Mendiaz gozatzen duten emakume* guztiak ordezkatuak sentitzea nahi dugu ekintza plan honetan. Denak baitzarete garrantzitsuak bide honetan.
Horretarako, dei egiten dizuegu hurrengo saiora, bertan egoeraren diagnosiaren aurkezpena eta ekintza planak dituen ardatzetako ekintza zehatzetaz arituko gara.
Zabaldu ezazu gonbidapena zure mendi elkarteko emakumeen* artean.
Etortzekoa bazara : EMAN IZENA HEMEN
Zure zain geratzen gara!
Mikel Arrizabalagak bere blogean argitaratutako
bidezidor interesgarri bezain polita.
Gure inguru hurbilean ibiltzeko hainbat aukera ditugu, beraz etxetik oso gertu ditugunak ezagutzen hasi dezakegu, Debabarrenean hain zuzen ere.
Mutrikuko udalerriari bira ematen dion ibilbide honek, itsasoa eta mendia elkartzen ditu, inguruko auzo, herri eta mendietako paisai aberatsak gure begi aurrean jarriz.