Arnoko refugixua
Urte berri egunean oiturari jarraituz Arnora igotzen dugu Mutrikuko mendizaleok. Gero refugixura jeitsi eta salda eta txorizoa jaten ditugu indarrak berreskuratze aldera.
Urtero ekintza hau ondo irten dadin ixilean gelditutako pertsona askoren lana dago, sukaldatzen, materiala igotzen, ingurua txukuntzen eta dena musutruk.
Bolondres talde honi eskerrak emateko ordua da baita anonimatotik irtetzeko ere, beraz... Aitor "Beano", Kepa eta Asier, Pedro, Txordo sukaldari lanetan, eta beste askori ESKER MILA.
Gipuzkoako Mendizale Federazioak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromiso argia du federazioko esparru guztietan. Izan ere, tradizioz, esparru maskulinoa izan da mendizaletasuna, eta emakumeek ez dute sarbide erraza izan esparru horretan. Gainera, emakumeen partaidetza baldintzatuta eta mugatuta egon da genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipo eta rolen ondorioz.
Ladis eta Arratek egindako argazkiak dituzue ikusgai.
Unai Ugartemendiak Berria egunkarian argitaratuko artikulua duzue irakurgai.
«Nik, lasterketa askotan, zabor-biltzaileen sindromea izaten dut. Azkenean, bidean ikusten dudan zabor guztia jasotzen dut. Ezin dut zaborrik ikusi mendian».
OIHANE AZKORBEBEITIA Mendiko korrikalaria
Argazkia: Idoia Zabaleta/FOKU
Mendi irteeretan zuk egindako argazkiek badute leku bat gure web orrian. Emailez bidali dezakezu burumendimendi@gmail.com helbidera.
Horrela argazki galeria bat sortu dezakegu denontzat ikusgai.
Oraingoan Ezkide Agirrebengoak egindako argazkiak dira.
Mendi txikia da, inguruko tontorren arkuarekiko oharkabean pasatzen dena, baina haien gainean ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.
Testua eta argazkia: Gorka Lopez.
Ollaran ibarra inguratzen duten mendi ederrez gain, bere altzoan gordetzen du Nafarroak duen iturbururik garrantzitsuenetako bat...
Testua eta argazkia: Mikel Arrizabalaga
Gorbeiako mendigunearen ipar-mendebaldean, Itxinako labirinto karstikoaren lur eremuan, gailur batzuk nabarmentzen dira, ingurune naturalaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituztenak: Gorosteta (1.259 m) eta Oderiaga (1.244 m).
Testua eta argazkia: Mikel Arrizabalaga
Mikel Arrizabalagak bere blogean argitaratutako
bidezidor interesgarri bezain polita.
Gure inguru hurbilean ibiltzeko hainbat aukera ditugu, beraz etxetik oso gertu ditugunak ezagutzen hasi dezakegu, Debabarrenean hain zuzen ere.
Mutrikuko udalerriari bira ematen dion ibilbide honek, itsasoa eta mendia elkartzen ditu, inguruko auzo, herri eta mendietako paisai aberatsak gure begi aurrean jarriz.