Historia

1954/03/8 Estatutu berrien proposamena Claudio Astigarragak, proposaturiko presidenteak,sinatzen du.

1954/04/11 "Urkamendi" mendi gainean buzoi baten ezarketa egin zen eta J.D. Burumendiren barnean mendizaleen saila sortu zen. Besteak beste Kalbaixoko ermitan meza bat eman zen, non Burumendiko neska mendizaleak Agur María abestu zuten.

1954/04/12 "Federación Española de Montañismo" eta "Delegación Nacional de Deportes" en baimen eta onarpena jasotzen zuten Estatutuak.

1955/04/04 Elgoibarren, Hiru Iturrin, bi mendizale mutrikuarren jolasen ondorioz arbola baten apurketa gertatu zen. Burumendi eta Morkaiko mendizale elkarteen arteko gutunak "gurutzatu"ziren. Beste garai batzuk ziren dudarik gabe.

1955/04/24 Finalisten eguna eta domina banaketa. Maixa baserrian bazkaria eta Kalbaixoko Lehenengo Txirrindulari igoera antolatzen zen. Ondarroako Aurrera eta Markinako Artibaiko mendizaleak ere parte hartzen zutelarik.

1965/04/21 Aranzadi Elkarteak Olatz, Kobalde eta Astigarribia inguruko errekatxoak non izkutatzen eta nora isurtzen dituzten beren urak jakitzeko laguntza eskatu zuten. Kolorantea erabili zuten hortarako.

1966/04/17 Mendi taldeen arteko edo "Intersocial", lehenengo ibilaldi neurtua antolatu zen Mutrikun.

1967 Andesera egindako euskal espedizioan eta bere ondoren erakutsitako diapositiba baten ikurrina agertzen zela eta zenbait mendizale atxilotuak izan ziren. Ondorioz "Federación Vasco-Navarra de Alpinismo" -ko zuzendaritza desegin zen eta gertakari honek mendizale taldeetan eragina zuzena izan zuen. Burumendiko asanbladan gauzak argitu arte beste zuzendaritzarik ez izendatzea erabaki zen.

1968/05/11 Apaingo Amabirjinaren ezarketa eta bedeinkapena.

1969/02/11 Francisco Berrio eta Ramón Ortiz tolosar mendizaleak Naranjo de Bulnesen mendi istripuan hil ziren. Diru bilketa bat egin zen erreskate lanak ordaindu ahal izateko.

1970/03 Aste santua dela eta Aralarren akanpada bat antolatzea erabaki zen.

1973/04/18 Kostaldeko mendizale taldeen bilera ospatu zen Pako Iriondo elgoibartarra delegatua zelarik.

1973/11/06 Hainbat saiakera egin ondoren eta beste inor bere burua aurkezten ez zuela ikusirik Gabriela Andonegik bere sinadura eskeini zuen presidente kargurako.

1973.ko abendutik 1976.ko martxorarte hutsunea, ez zen ekintzarik izan talde barruan.

1977 Burumendi Mendizale Elkartea sortzeko lehenengo urratsak eman ziren, bai Espainiako Federazioaren aurrean baita Euskal Federazioaren aurrean ere.

1977/01/04 Euskararen koofizialtasunaren aldeko txostena irakurri ondoren zuzendaritzak bere onespena eta sinadura eman zion.

1977/02/01 Kostaldeko mendi taldeen bilera egin ondoren eta bertan hartutako erabakia jarraituz taldearen izena euskaratu eta Burumendi Mendi Elkartea izendatzeko erabakia hartu zen.

1977/10/26 EGI ko gazte talde bat mendizale talde bezala agertu zen eta Burumendi M.E.arekin ezadoztasunak sortu ziren. Burumendiko zuzendaritzaren aldetik mendi talde bakarra indartzea eskatu zen eta EGI koen aldetik ezezkoa jaso zen.

1977/06/07 Batzar orokorra ospatu zen presidente berria hautatzeko asmoz. Inor ez zela aurkeztu ikusirik zuzendaritzak bere dimisioa aurkeztu zuen.

1978/06/28 Burumendi M.E. ak J.D. Burumenditik aldenduz, pertsonalitate juridiko propioa lortu zuen. Espainiako Federazioan inskribatu eta Estatutu berriak onartu ziren.

1992/09/09 Burumendi Mendizale Elkartearen Estatutu berriak Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailaren onespena jaso ondoren aro berri bati hasiera eman zitzaion.

1993/01/19 Arnoko txabolaren egoera tamalgarria zela eta, Morkaiko M.T. arekin harremanetan jarri eta berritzeko asmoa azaldu ondoren jabetzaren aldaketa eskatu zitzazien.

1993/11/07 Markina, Ondarroa eta Debako mendizaleekin Araia-Aratz-Arantzazu zeharkaldia egin zen. Aro berri honetan egiten zen lehen irteera bateratua izan zen.

1994/12/17 Arnoko txabola berrizteko lehenengo lanak egiten hasi ziren.

1997/02/03 Bizkaiko ikastolen arteko ibilaldi neurtua antolatu zen, Ondarrutik Mutrikura, bertan 2000 pertsona inguru parte hartu zutelarik.

1999/02/13 Xabier Errasti gazte mutrikuarra Gavarnieko zirkoan izotz eskalada bat burutzen ari zela erori eta Toulouseko ospitalean zendu zen.

1999/04/11 Euskal Mendizale Federakundearen 75. urteurrena ospatzeko Mutrikuko Burumendi, Debako Burdinkurutz eta Ondarroako Aurreraren ordezkariek, Euskal Herrian zehar mendiz mendi eta eskuz esku ibili zen makila Oñatiko Aloña Mendi taldekideen eskutik jaso zuten.

2001/05/30 Kosta Aldeko mendi taldeek, hainbat urtetan Euskal Mendizale Federakundearen buru izan zen Pako Iriondori omenaldia egin zioten, hainbat ekintza burutuz. Mutrikun "Euskaldunen lehen igoera Everest mendira" filmaren emanaldia antolatu zen Juan Ignacio Lorente gasteiztar mendizale haundia bertan zelarik.