Araudia

Araudia

ARNOKO MENDI LASTERKETA eta IBILALDIA

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatutako aproba herrikoi bat da hau, nun mendizaletasuna hedatzea eta Mutriku inguruko leku eta ibilbideak erakustea dituelarik bere kirol eta kultur arloko helburu, beti ere natura erabat errespetatuz.

1.- DATA eta LEKUA

Arnoko Mendi Lasterketa eta Ibilaldiaren XIV. edizioa 2018ko ekainaren 3an ospatuko da Mutrikun (Gipuzkoan). Irteera eta Helmuga Txurruka plazan delarik.

Korrikalarien irteera goizeko 10.00etan izango da.

Mendizaleek berriz goizeko 8.00etan izango dute irteera ordua.

2.- IBILBIDEA
Mutriku inguratzen duten bideetatik eta Arnoko tontorra gaindituz igaroko da proba, 22 kilometroko ibilbidea osatuz eta 1.097 metroko desnibel metatuarekin.
Hauek dira ibilbidearen igaro-puntu esanguratsuenetako batzuk:
Mutriku→San Juan→Kalbaixo→Apain→Arnoko kurutzea(kontrola)→Arnoko aterpea→Ameikutz
→Kostolamendi→Armentxa→Berrosasi→Santakutz→Pikupe→Galdona→Sta.Elena→Mutriku
3- PARTE-HARTZEA
Lasterketan 18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute parte hartzeko aukera, federatuta egon edo ez, baina gehienez ere 150 lagun onartuko dira. Arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat.

Mendiko martxan berriz 350 laguneko muga jarriko da eta hauentzat berriz ez da adin mugarik jarriko.

4.- MAILAK
Gizonezkoen maila:
Senior, 18 urte baino gehiagokoak
Beterano, 45 tik gorakoak
Emakumezkoen maila:
Senior, 18 urte baino gehiagokoak
Beterana, 40 tik gorakoak

(Oharra: Proba jokatzen den egunean duten adina edukiko da kontutan.)

5.- IZEN-EMATEA
Izen-emateak www.herrikrosa.eus web orrialdean egingo da. Maiatzaren 1etik - 28ra bitartean, baina izen ematea diru sarrera egin ondoren hartuko da kontutan. Izena eman eta hiru egunetako epean ez bada diru-sarrera egin, izena zerrendatik kenduko da eta saiakera bertan behera geldituko da. Behin izena emateko kuota ordainduta, proban ez parte hartzea erabakitzen duenari ez zaio dirurik itzuliko.Epez kanpo ez da izen-ematerik onartuko.

Diru sarrera honako kontuan egin beharko da:

KUTXABANK  ES16 2095 5056 12 1067447648

Oharpen agirian parte-hartzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira, eta ondoren frogagiria FAX bidez 943 607 131 zenbakira bidali behar da.

Soilik mendizaleentzat izen-emate postu bat jarriko da bertan egunean izena eman* ahal izateko goizeko 7.00etatik 7.50etara irteera puntuan(Txurruka plazan).

* Mendizale hauek ez dute ezbehar asegururik izango.

6.- PREZIOA
Izen-emate kuota 20 €koa da. Zenbateko horrek zera bermatzen du: proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa, antolakuntzak parte-hartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.

Bestalde mendizaleentzako Ibilaldian parte-hartzeko kuota 10 € izango da izen-emate epe barruan egiten bada.
Probaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira Ibilaldirako baina 15€ ordaindu beharko da.

7.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsalak probaren egunean bertan banatuko dira Txurruka plazan (irteera puntua) goizeko 8.30ak eta 9.50 bitartean.

Mendizaleei txartel bat entregatuko zaie efektu guztietara probaren parte-hartzaile direla bermatzeko.

8.- KONTROLAK
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarri ditu eta bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo bait dira arauzko igarotze-kontrolak. Ibilbidea gehienez 3 ordu eta laurdenean egin beharko da.
9.- HORNIDURAK
Guztira 7 anoa postu atonduko dira helmugakoa barne. Postu guzti hauetan ura eskainiko zaie parte-hartzaileei eta gainera hauetako batzuetan fruta, produktu energetiko, freskagarriak, e.a. gehituko zaizkie. (ikusi profila)
10. SEINALEZTAPENA
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko dira.
11. SARIAK
Lehenengo hirurak gizonezko kategorian zein emakumezkoetan saria jasoko dute. Baita ere saria jasoko dute lehenengo beterano eta beteranak , Mutrikuko lehen gizonezko zein emakumezkoekin batera. Sariak ez dira metatuko.
12. SERBITZUAK
Lasterketa amaituta eta gero Mutrikuko Polikiroldegian dutxak egongo dira (eguardiko 13:30ak arte) parte-hartzaile guztientzat.
13. INGURUGIROA
Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da,eta hau horrela izanik, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor kontenedore edo poltsak jarriko dira horniketa guneetan. Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.
14. OSASUN-LAGUNTZA
Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.
15. SEGURTASUNA
Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, proba bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
16. LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
17. ERANTZUNKIZUNA
Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero  zabarkeriaz edo fede txarrez jokatzen bada; baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
18. ARGAZKIAK

Antolakuntzak eskubide osoa du lasterketan zehar ateratako argazki guztiak,proba bera ezagutzera emateko erabiltzen diren hainbat hedabideetan erabiltzeko (kartelak,triptikoak,prentsa oharrak..)

 


Parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, arau hauek onartuko dituzte. Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi lasterketetarako duen araudiaren arabera erabakiko da.

edukiak © Burumendi Mendizale Elkartea 2018sortu da Bluekea