Araudia2019

Araudia

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXXIII. Mendizale Helduen Ibilaldia 2019ko URRIAREN 27an ospatuko da Mutrikun, irteera goizeko 8:30etan Txurruka Plazan izango delarik.

Ibilbideak 14km inguruko luzera izango du eta berau burutzeko 4 ordu eta erdiko iraupena aurreikusten da.

Ibilaldian parte hartzea, mendizale federatuentzat aurreikusita dago, hortaz inskripzioa doakoa izango da hauentzat izen-ematea jarritako epe barruan gauzatzen bada.
Bestalde mendizale ez federatuak berriz 5€ ordaindu beharko dute.

Parte hartzaileak, ibilaldiaren egunean izen-ematea egiaztatzeko aukera izango dute 8:00etatik aurrera irteera puntuan. Horretarako diru-sarreraren ordainagiria aurkeztu beharko dute , eta Federatuek gainera urtean indarrean izango den mendiko Federatu Lizentzia ere aurkeztuko beharko dute.

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan, era berean hornimendua eta bukaeran dutxatzeko aukera egongo da. Antolakuntzak ibilaldian gertatu liratekeen istripu edo arazoak ez ditu bere gain hartuko.

Araudi honetan agertzen ez den zerbait izango balitz, Burumendi Mendizale Elkarteak bere esku izango du erabakia hartzeko eskubidea.

Ibilaldian inskribatzeak arau hauek onartzea suposatzen du.

OHARRAK

Ibilaldia amaituta, bazkaria izango 14:30etan nahi duenarentzat. Bazkaltzen geratu nahi duenak, Urriaren 22a baino lehenago, izena eman eta ordaindu beharko du honako konturen batean:

     Gipuzkoako Kutxa: 2095 5056 12 1067447648
     Euskadiko Kutxa: 3035 0188 98 1881016249

Inskripzio + bazkariaren prezioa:

     20€ (Federatuak)
     25€ (Ez Federatuak)

alert.gif Martxaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira Ibilaldirako, baina 5€ ordaindu beharko da, mendizale federatua naiz ez federatua izan.

Kontaktua: Agustin telephone.png626141927

 

Edukiak © 2023 Burumendi Mendizale ElkarteaBluekeak egina